Judo Klub Lizardiko kideak Espainiako Superkopako jardunaldian aritu ziren lehian larunbatean, Getafen (Madril, Espainia), eta emaitza bikainak lortu zituzten. Naiara Villasantek urrezko domina eskuratu zuen 78 kiloz azpiko kategorian, eta Isabela Avilak, berriz, brontzezko domina erdietsi zuen maial berean.
Nahia Arregik ere txapelketa ona osatu zuen, baina podiumetik kanpo geratu zen. 57 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, eta garaipenarekin ekin bazion ere, Valentziako judokaren aurka galdu zuen bigarren boirrokaldian. Ondoren ere ezin izan zuen aurrera egin hirugarren posturako birsailkapen-borrokaldian, Madrilgo ordezkariaren aurka galduta.
Larunbat honetan, Espainiako Senior Txapelketako sektore fasean izango dira Judo Klub Lizardiko ordezkariak. Iruñeko Mendillorri pilotalekuko kiroldegian jokatuko da proba, eta Zarauzko lau judoka ariko dira nor baino nor, Espainiako Txapelketako azken faserako txartela lortzeko helburuarekin: 57 kiloz azpiko kategorian, Nahia Arregi, Irati Aramendi eta Johana Flores, eta 78 kiloz azpiko kategorian, berriz, Isabela Avila.
Horrez gain, Eva Manzanasek eta Beñat Villanuevak Katetako Espainiako Kopan parte hartuko dute larunbatean bertan, Badadojen (Espainia), Zarauzko kluba ordezkatuz.