Bulgariako Irrati Nazionaleko Haur Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak zikloaren bigarren kontzertua eskainiko du gaur

Enara Ariznabarreta

Bulgariako Irrati Nazionaleko Haur abesbatza. (Utzitakoa)

Emanaldia 20:30ean izango da Frantziskotarren elizan, eta arrerak kontzertua hasi aurretik salduko dituzte eliz atarian. Datozen bi egunetan, beste bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da.

Nazioarteko Ahotsak zikloaren bigarren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da gaur Frantziskotarren elizan. Bulgariako Irrati Nazionaleko haur abesbatzak eskainiko du emanaldia 20:30ean hasita, eta sarrerak kontzertua hasi aurretik salduko dituzte eliz atarian.

1960an sortu zuen Bulgariako Irrati Nazionaleko Haur abesbatza Hristo Nedyalkov konpositore eta orkestra-zuzendariak, eta gaur egun, Venezia Karamanova eta Michaela Koteva zuzendarien gidaritzapean ari da. Nazioarteko ibilbide zabala du taldeak, izan ere, 32 herrialde baino gehiagotan aritu da, eta Japonian 500 kontzertu baino gehiago eman ditu. Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean: Europako Kulturaren Enbaxadore titulua birritan, 2002an eta 2020an, eta Sirak Skitnik Sari Nagusia 2026an, Bulgariako Irrati Nazionalaren garapenari egindako ekarpenagatik.

Bihar, Esloveniako Ljubljanako Unibertsitateko Tone Tomsic abesbatza akademikoaren txanda izango da, eta urriaren 31n, Granadako (Espainia) Pequeñas Voces de la Alhambra abesbatzarena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide