'Ceniza en la boca' filma emango dute, saio originalean

Aritz Mutiozabal

Brenda Navarro idazlearen eleberrian oinarritutako pelikula ondu du Diego Luna mexikarrak. Emanaldia jatorrizko hizkuntzan emango dute, 19:30ean hasita.

Diego Luna aktore mexikarrak zuzendutako eta ekoitzitako Ceniza en la boca filma izango da ikusgai gaur arratsaldean, Modelo aretoan, saio originalaren barruan. Brenda Navarrok 2022an argitaratutako izen bereko eleberrian oinarrituta dago pelikula, eta Canneseko 79. zinema jaialdian estreinatu zuten, emanaldi berezien atalean.

Bere lekua aurkitzen saiatzen ari den Lucila neska gaztearen istorioa du kontagai filmak. Familiaren presioaren, misoginiaren eta arrazakeriaren aurrean, bere bidea urratu nahi du, eta neba txikiarekin Espainiara migratuko du, bere amaren bila. Baina etorrera ez da batere lasaia izango. Etenganeko gorabeherak biziko ditu bere jatorria dela eta, onerako zein txarrerako.

Emanaldia jatorrizko hizkuntzan emango dute, azpitituluekin, 19:30etik aurrera, Modelo aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide