Asteburu honetan jokatuko da Ibon Imazen Oroimenezkoa

Eneko Eizagirre Perez

Ibon Imaz surf txapelketa herrikoia 2023

Itsasaldi handia zela eta, aurreko astean jokatzekoa zen surf txapelketa herrikoia atzeratu egin zuten. Aurtengoa, 30. urteurrena izango da eta surf saioak izateaz gain, musika kontzertuek ere girotuko dute asteburua.

30. Ibon Imazen Oroimenezkoa ospatuko da aste honetan eta herriko surflariek jada izena eman dezakete bertan parte hartzeko. Pasa den asteburuan izan beharko luken hitzordua, asteburu honetara aldatu dute itsasaldi handia zela eta. Beraz, urriaren 30etik azaroaren 1era jokatuko dute txapelketa herrikoia eta ohi bezala, surf giroa izango da nagusi Borghetto parean. Lehiaz haratago, lagun arteko txapelketa bat izango da eta maila ezberdinetako surflariak elkarren artean jarduteko aukera bikaina da hitzordua. Asteburua borobiltzeko eta lagun arteko giroa nabarmentzeko, ez dira faltako parrila eta zuzeneko musika lehiaketan zehar. 

Izena emateko epea, ostegunean amaituko da 17:00etan eta pertsona bakoitzak kategoria bakarrean eman ahal izango duela izena. 15 euro ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak eta informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko da harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide