Nazioarteko Ahotsak zikloaren lehen kontzertua izango da gaur Frantziskotarren elizan: Letoniako Juventus abesbatzak eskainiko du emanaldia, hain zuzen. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta sarrerak kontzertua hasi aurretik salduko dituzte, eliz atarian.
Letoniako Unibertsitateko Juventus abesbatza 1920an sortu zen Rigan, eta herrialdeko afizionatuen abesbatza zaharrenetako eta ezagunenetako bat da.
Bihar, Bulgariako Irrati Nazionaleko haur abesbatzaren txanda izango da; etzi, Esloveniako Ljubljanako Unibertsitateko Tone Tomsic abesbatza akademikoarena; eta urriaren 31n, Granadako (Espainia) Pequeñas Voces de la Alhambra abesbatzarena.