2027ko udal aurrekontuak lantzeko auzoz auzoko bilera irekiak azken txanpan sartu dira, eta azken bi saioak aste honetan egingo dituzte. Gaur bertan izango da lehena, Azken Portu eta Santa Klara auzoetakoekin, 18:00etan, Santa Klarako erabilera anitzeko aretoan. Bigarrena, eta azkena, berriz, asteazkenean, ordu berean, Itxasmendiko bizilagunekin, hango auzo elkartean.
Ohi bezla, bileretara joateko aukerarik ez duten herritarrek haien ekarpenak egiteko aukera izango dute, udalerrian zehar jarrita dauden postontzietan –Sanz Enean, udal euskaltegian, Amalur parkean, Iñurritzako auzo elkartean eta HAZen– edo modu telematikokian, partehartu@zarautz.eus helbidera elektronikora mezua bidalita edo udaleko webguneko Parte hartu atalean. Postontzietan eta telematikoki proposamenak egiteko epea larunbatean bukatuko da.