Ikusmina piztu du Natura Asteko erakusketak

Aritz Mutiozabal

Perretxikoak, haziak eta fruituak erakusgai hartzeaz gain, geologia ardatz duen postua ere jarri dute aurten. Mostra arratsaldean ere ikusgai izango da. 

Arkamurka elkarteak antolatuta, 47. Natura Astea ospatu dute aste honetan, hainbat hitzaldi eta dokumental baten emanaldia eskainiz. Ohi bezala, egitasmoa borobiltzeko, erakusketa zabaldu dute gaur Merkatu plazan, eta goizeko saioan jende ugari bertaratu da, interes eta ikusmin handiz.

Perretxikoak, haziak eta fruituak jarri dituzte erakusgai, panel dibulgatiboekin osatuta, eta, era berean, aurtengo Natur Astearen ardatzeko bat geologia izan dela kontuan izanda, geologiari ere tarte berezia eskaini diote. Halaber, Arkamurkako kideak bertan izan dira, herritarrei edozein argibide nahiz informazio osagarri emateko prest. Horrez gain, haurrentzako txokoa ere jarri dute.

Erakusketa arratsaldean ere bisitatzeko aukera izango da, eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide