Gol festa nabarmena plaieroetako bigarren hitzorduan

Aritz Mutiozabal

09:00etan hasita, 82. Hondartzako Futbol Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu du senior emakumezkoen eta gizonezkoen 40 taldek.

Eguraldia lagun, eta ordutegi aldaketarekin, ordubete gehiago lo egiteko aukera izan ondoren, jokatu dituzte gaur goizean 82. Hondartzako Futbol Txapelketako partidak. Bigarren jardunaldiko norgehiagokak izan dira jokoan, eta Narros paretik hasi eta Borghettoko kantina pareraino hartu dute joko eremuek. Guztira, hogei joko eremu eta 40 talde aritu dira nor baino nor garaipenaren bila. Emaitzak ere askotarikoak izan dira, onerako eta txarrerako, baina jardunaldi honetan taldeak oso zorrotz aritu dira punteriarekin eta gol mordoska sartu dituzte.

EMAITZAK

Senior mutilak
1. Etxabe Confort - Gau Txori taberna 4-0
2. Talai Mendi kanpina - Itxaso taberna 2-3
3. Tivoli-Naparrak - Arrano taberna 3-2
4. Pukas - Garcia edari banaketak 2-3
5. Katixa - Marmarra 8-2
6. Euromar - Telesforo erretegia 2-8
7. Kirkilla Enea jatetxea - Euskalduna taberna 3-1

Senior neskak
8. Marmarra - Kirkilla Enea jatetxea 0-2
9. Kebidek - La Potx 3-3
10. Ekimen - Itxaslur taberna 0-1
11. Marina Txiki - Euskalduna taberna 1-1
12. Itxaso taberna - Lakari-Arrano 3-1
13. Lukas ardotegia - 310-Kepa osteo 0-2

Senior mutilak
14. Asti pinturak- Iuri aholkularitza 4-0
15. La Potx - KTXO 0-10
16. Francesena serraila denda - Izar optika 0-6
17. Ulacia Bidaiak - Kosta hortz klinika 1-2
18. Celso-Castro - Txikipolit 3-1
19. Latz taberna - Euskalmader acuchillados 3-2                                                
20. Balearri-Astillero - Nautico Zarautz 4-1

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide