Urria hasieran aurkeztu zuten 60+ Adinekoen Udazkena ekimena Santa Klara komentuan, Adineko Nazioarteko Egunean. Zaintza duina erdigunean jartzea arldarrikatzeaz gain, hilabete honetarako antolatu zituzten jardueren berri eman zuten. Hala, hamaika ekintza izan dituzte astero-astero: hitzaldiak, jokoak, eskulanak, irteerak eta abar. Atzo arratsaldean, berriz, dantzaldia izan zuten Gauargi taldearen eskutik Udaberri elkartearen aurrealdean. Sekulako giroa sortu zen, eta jendea animatuta aritu zen dantzan.
60+ Adinekoen Udazkena azken txanpan sartzera doa, eta datorren astean egingo dituzte aurtengo azken bi ekintzak: asteazkenean, Death cafe saioa izango dute, 18:00etan hasita, Udaberri elkartean, eta ostegunean, Ariketa fisikoa, kirola eta osasuna hitzaldia ESI Donostialdearen eskutik, 19:00etan, Santa Klaran.