Izena eman daiteke jada Inauterietako konpartsan

Intza Trula

Iazko Inauterietako konpartsa. (Intza Trula)

Hamar urte beteko ditu Zarauzko Inauterietako konpartsak, eta gaia urtemugari lotuta egongo da: azken hamarkadako abestirik "onenak" dantzatuko dituzte. Izena emateko azken eguna azaroaren 7a izango da. 

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, zabaldu dute datozen Inauterietako konpartsan izena emateko epea. Gainera, edizioa "berezia" izango dela aurreratu du erakundeak; izan ere, hamar urte beteko dira lehen aldiz Zarautzen Inauterietako konpartsa egin zenetik.

Gaiari dagokionez, hamargarren urteurren horri lotuta egongo dela aurreratu du udalak; hau da, azken hamarkadako abestirik "onenak" dantzatuko dituzte.

Hori horrela, interesa duen orok izen ematea konpartsaren karteleko QR-aren bitartez egin dezake, baita esteka honetan dagoen galdetegia beteta ere. Inskripzioa egiteko azken eguna azaroaren 8a izango dela ere azpimarratu dute antolatzaileek, eta ez da pertsona mugarik egongo. Izena eman duten pertsona kopurua ezagutzean, finkatuko da konpartsaren entseguen egutegia.

Era berean, izen ematearekin lotutako informazio gehiagorako 943-00 51 19 zenbakira deitu edo jaiak@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke. Izena eman ahal izateko gutxieneko adina 8 urte izango da, eta 8-10 urte bitarteko haurrek heldu batekin eman beharko dute izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide