Zarauzko EH Bilduk Herri Batzarra egingo du datorren asteazkenean, 18:30ean, Urdaneta kaleko Bilgunean. Mahai politikoak udal hauteskundeetara zerrendaburu izateko proposatuko duen pertsona aurkeztuko du.
Gainera, Badatorren Zarautz dinamikaren barruan antolatutako saioan, datozen urteetako erronka politiko eta sozialei buruzko hausnarketa partekatuko dute. Horregatik, EH Bilduk herritar, kide eta zale guztiak gonbidatu nahi ditu bileran parte hartzera eta herriaren etorkizunaren inguruko ikuspegia partekatzera.