'Arriba Tutto' eta 'El arbol muy muy lejano' filmak izango dira ikusgai Modelon

Aritz Mutiozabal

Jose Motaren debuteko pelikula gaurtik hasi eta astelehenera arte emango dute. Familia osoari bideratutako filma fantasiaz beterikoa izango da eta, ohi bezala, larunbat eta igande arratsaldean eskainiko dute.

Jose Mota komiko espainiarrak zuzendutako eta antzeztutako Arriba Tutto komedia ikusteko aukera izango da asrteburu honetan Modelo aretoan. 36ko gerraren testuinguruan kokatuta, Roberto Bengniren La vida es bella eta Charles Chaplinen El gran dictador filmeen zantzuak dituen filma ondu du Motak bere debutean. Aktore taldea, ondorengoek osatzen dute:  Pablo Cabello, Karra Elejalde, Olivia Molina, Diego Anido, Mila Borrás, Luciano Scarpa eta Eugenio Baronak

Pelikulan Michi izeneko pertsonaren haurtzaroa eta helduaroa du kontagai. Mutikoaren aita artista ibiltaria da, eta honek bizitzako txoko bakoitzean magia eta umorea ikusten irakatsiko dio, baina haurtzaro zoriontsu hori aitaren heriotza bortitzarekin amaituko da. Urteak igaro ondoren, Michi gizon mingots, bortitz eta gorrotoak jandakoa bihurtuko da. Agerpen harrigarri batek eta Conchitarekin berriz elkartzeak, haurtzaroko maitasunak, paradisu galdua eta bere aitak irakatsi zion mundu-ikuskera urratzailea berreskuratzen lagunduko diote. Gizon berri bihurtuta, patuak abentura bat bizitzera eramango du, eta behin neskatoari egin zion maitasun-promesa betetzen saiatuko da. 

Familia osoarentzako asteburu honetako proposamena, berriz, El árbol muy muy lejano filma izango da. Polly, Tim eta bere hiru seme-alabak familia modernoa dira, eta Ingalaterrako landazabal urrunera joan behar dute bizitzera. Iritsi eta gutxira, haurrek zuhaitz magiko bat eta bertako biztanle bitxi eta xelebreak aurkituko dituzte. Larunbatean eta igandean izango dira saioak, 16:45etik aurrera.

Urriak 23, ostirala
20:00. Arriba Tutto

Urriak 24, larunbata
16:45. El árbol muy muy lejano
19:15. Arriba Tutto
22:15. Arriba Tutto

Urriak 25, igandea
16:45. El árbol muy muy lejano
19:15. Arriba Tutto

Urriak 26, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Arriba Tutto
19:30. Arriba Tutto

Urriak 27, asteartea
19:30 Saio originala: Ceniza en la boca (jatorrizko hizkuntzan)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide