Posta bidezko botoa emateko laguntza zerbitzua eskainiko du PSE-EEk

Intza Trula

Correos posta zerbitzua. (Artxibokoa)

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako posta bidezko botoa emateko laguntza eskainiko du alderdiak aurrez aurre zein telefono bidez. Posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna azaroaren 19a da.

Zarauzko PSE-EEk posta bidezko botoa emateko laguntza eskainiko die herritarrei. Hain justu, azaroaren 29an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ematera joan ezin duten pertsonei posta bidez nola bidali erakutsi edota lagunduko die.

Alde batetik, elkartearen egoitzan (Kale Nagusia, 21) aurrez aurreko arreta eskainiko du PSE-EEk ondorengo ordu eta egunetan: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 12:00etatik 13:30era. Bestetik, telefono bidezko laguntza ere emango du, eta horretarako 943- 13 31 53 telefonora deitu daiteke.

Posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna azaroaren 19a izango da, eta botoa bidaltzekoa, berriz, azaroaren 25a.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide