"Asteburu honetarako aurreikusitako itsas baldintzak direla eta" Ibon Imazen Oroimenezko 30. Surf Txapelketa atzeratzeko erabakia hartu du antolakuntzak. Hasiera batean, datozen larunbatean eta igandean jokatu behar zuten kirol hitzordua, Zarauzko Surf Elkartearen ekimenez.
Antolatzaileek sare sozialen bidez eman dute berria, eta mezuan bertan azaldu duten moduan, oraindik ez dute data berria jarri. Hori horrela, data zehaztu bezain laster jakinaraziko duela azaldu du elkarteak.