Maila bikaina erakutsi zuten futboleko emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeek. Jokaldi gogorrak izan baziren ere, bi taldeek garaipena eskuratu zuten. Etxean izan zuen partida emakumezkoen taldeak Bilbo Artizarrak B taldearen aurka eta gizonezkoen taldeak, Hamaikak bat-en zelaian izan zuen hitzordua.
Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aurreko jardunaldietan ez bezala, jokoan indartsu sartzea lortu zuten larunbatean. Golik gabeko lehen zatiaren ostean, Libe eta Ingeren bi golekin eskuratu zituen hiru puntuak bertako taldeak. Norgehiagoka honekin, denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du talde zarauztarrak eta sailkapenean postu on bat lortu du.
Gizonezkoen lehen taldea ere hiru puntuekin itzuli zen etxera Hamaikak bat taldearen zelaitik. Intentsitate handiko lehen zatia izan zen eta mutil zarauztarrek indarrez eutsi zieten aurkariei. Golik gabe hasi zen bigarren zatiaren hasieran lortu zuen Zarautzek partiduko gol bakarra Kotaroren bitartez. Honela, taldea izaten ari den dinamika onari jarraipena eman diete.