Gaur, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batez, Zarauzko Udalak bat egin du helburuarekin eta borrokarekin. Xigola arrosa irudikatzen duen pankarta udaletxeko balkoian zintzilikatzeaz gain, udal alderdi guztietako ordezkariek eta Zarauzko AECC Gipuzkoako kideek argazkia atera dute Lege Zaharren Enparantzan, zazpi arrosak lepoan zituztela.