Angeluko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzera egingo dute gaur

Intza Trula

Hainbat herritar Lege Zaharren Enparantzan, Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzean. (Aritz Mutiozabal)

Emakume batek bere buruaz beste egin zuen pasa den ostiralean, gizon batek bortxatu zuela salatu ostean. Erailketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Zarauzko Koordinadora Feministak, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan. 

Pasa den ostiralean bere buruaz beste egin zuen 19 urteko neska batek Angelun (Lapurdi), gizon batek bortxatu zuela salatu ondoren. Gertatutakoaren aurrean, elkarretaratzea deitu du Zarauzko Koordinadora Feministak gaurko. 19:00etan izango da, Lege Zaharren Enparantzan.

Baionako Auzitegian erasotzailea auzipetu ostean, ostiralean bertan jakinarazi zuten emakumeak aurrez salaketa jarria zuela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide