Udalak 20.000 euro bideratuko ditu nazioarteko hondamendi naturaletan laguntza emateko

Eneko Eizagirre Perez

Venezuelako bandera.

Nepalgo eta Venezuelako hondamendietan laguntzeko, udalak bere aurrekontuaren zati bat nazioarteko lankidetzara bideratuko du. 20.000 euroko dirulaguntza izango da eta GKE sarearen bitartez bideratuko da.

Zarauzko Udalak nazioarteko lankidetzara bideratuko du bere aurrekontuaren zati bat, zehazki 20.000 euro. Udan, Nepalen eta Venezuelan gertatutako hondamendi naturalen "ondorio krudelei aurre egiteko" helburuarekin bidaliko da dirua herrialdeetara. Dirulaguntza hauek GKE sarearen bitartez bideratuko dira, elkarte hauek tokian dituzten bazkideei esker.

Ekainaren 24an Venezuelan izan ziren bi lurrikarek (7,2 eta 7,5 magnitudekoak) sortutako hondamendiak 6.500 hildako baino gehiago utzi ditu, gehien bat La Guaira aldean. Dirulaguntza, Misevi erakundeaak duen tokiko bazkide baten bitartez bideratuko da, A.C Hijas de la Caridad de San Vicente Paul elkartea, zehazki.

Abuztuaren 26an Nepalen izandako uholdeak, berriz, sekulako hondamendia eragin zuen Rasuwa eta Nuwakot hirietan, 1.300 hildakotik gora utzi baitzituen. Gainera, 4.900 hiritar desagertuta daude oraindik. Guztira, 84.000 biztanle kaltetuei laguntza eskaintzeko bidaliko da dirulaguntza Asociacion Calcuta Ondoan erakundearen bitartez. Hain zuzen, Nepalgo Kopila Nepal elkarteak bideratuko du jasotako dirua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide