2027ko udal aurrekontuak lantzeko auzoz auzoko bilera irekiak aurrera jarraitzen du, eta datorren astean beste bi hitzordu izango dira: asteartean, Zelai Ondo, Aritzbatalde, Mitxelena eta Salberdin auzoetakoekin, 18:00etan, Mitxelenako auzo elkartean, eta ostegunean, Alde Zaharreko eta Salbideko bizilagunekin, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Saio horien helburua da orain arte egindakoen inguruan hitz egitea eta, era berean, herritarren kezkei erantzuna eman eta haien ekarpenak jasotzea. Bileretara joateko aukerarik ez duten herritarrek ere ekarpenak egiteko aukera izango dute, eta haien proposamenak jasotzeko postontziak jarri ditu udalak ondorengo tokietan: Sanz Enean, udal euskaltegian, Amalur parkean, Iñurritzako auzo elkartean eta HAZen.
Halaber, telematikoki ekarpenak egiteko aukera dago, partehartu@zarautz.eus helbidera elektronikora mezua bidalita edota Zarauzko Udaleko webguneko Parte hartu atalean. Postontzietan eta telematikoki proposamenak egiteko aukera urriaren 31ra bitartean egin ahalko dira.
Datorren asteko auzoz auzoko bileren ondoren, beste bi hitzordu geratuko lirateke:
- Urriak 26: Azken Portu eta Santa Klara auzoetakoekin, 18:00etan, Santa Klarako erabilera anitzeko aretoan.
- Urriak 28: Itxasmendi auzokoekin, 18:00etan, Itxasmendiko auzo elkartean.