Arantzazuko santutegira eta liburutegira irteera antolatu du Ondharez elkarteak

Aritz Mutiozabal

Arantzazuko santutegia. (Wikipedia)

Urriaren 24an egingo dute bisita gidatua, eta bertan parte hartu nahi dutenek zarautz@ondharez.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko.

Ondharez Zarauzko ondare kulturala babesteko elkarteak Arantzazuko santutegira eta liburutegira bisita gidatua antolatu du urriaren 24rako. Goiz irteera izango da, eta joan-etorria autobusez egingo dute, 09:30ean Zarauztik abiatuta eta 14:00etan itzultzeko asmoarekin.

Arantzazuko liburutegi eta artxiboen kudeaketaz arduratzen diren Noelia Gomez artxibozainaren eta David Cano historialariaren gidaritzapean egingo dute bisitaldia, 11:15etik 12:15era. Bisita bi taldetan banatuta egingo dute; euskaraz eta gaztelaniaz, alegia.

Irteeran parte hartu nahi dutenek zarautz@ondharez.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko. Elkarteko bazkideak 10 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnak, berriz, 20 euro. Ordainketa autobusean egingo dute, egunean bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide