Udaberri jubilatuen elkarteak bi hitzordu antolatu ditu datozen egunetarako. Alde batetik, Digitalizazioa eta iruzurraren prebentzioa izeneko hitzaldi telnologiko eskainiko dute bihar goizean, 10:30ean hasita, Udaberri tabernan. Saioa bereziki adinekoentzat zuzenduta dago, eta Laboral Kutxako teknikari espezializatuek emango dute. Banka elektonikoan ematen ari diren iruzurren inguruko informazio eskainiko dute, adibide errazekin azalduz eta horiek nola saihestu daitezken argibideak emanez.
Bestetik, jubilatuak elkarteak Legazpira txangoa antolatu du urriaren 28rako, eta parte hartu nahi dutenek bihartik aurrera eman ahal izango dute izena; inskripzio epea 10:00etan zabalduko dute, eta Udaberriko bulegoan bertan egin behar da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plaza mugatuak izango dira. Txangoari dagokionez, Mirandaolako parkeko kaperara eta burdinolara bisita gidatua egingo dute goizean, eta eguerdian, 1950eko Eskola bisitatuko dute alde zaharrean. Arratsaldean, bazkalostean, Chillida Lantoki museoa izango dute bisitagai.