Zarauzko Udalak lehiaketara atera ditu Ebro-Etxea eraikinaren teilatua berritzeko obrak, Eugenio Olaizola Gaztelumendi arkitektoak idatzi du proiektuan oinarrituta. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 604.736,51 eurokoa da (499.782,24 euro + 104.954,27 euro BEZ), eta enpresa esleipendunak sei hilabeteko epea izango du lanak osatzeko.
Proposamenak aurkezteko 26 egun naturaleko epea izango dute interesunek, Euskadiko Kontratazio Plataforman dagoen Zarauzko Udaleko kontratatzailearen profilean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera; iragarkia joan den ostiralean, urriaren 9an, argitaratu zen.