Arratoi eta labezomorro izurriteen prebentzio kanpaina jarri du martxan udalak

Eneko Eizagirre Perez

Bizkaia kalean egingo dituzte eskuhartzeetako batzuk. (Zarauzko Udala)

Irabia Control de Plagas enpresa arduratuko kontrola egiteaz, eta herriko hainbat puntutan egingo ditu eskuhartzeak, udal teknikariekin elkarlanean.

Arratoiak eta labezomorroak bezalako animalien izurriteak ekiditeko asmotan, Zarauzko Udalak martxan jarri du prebentzio kanpaina bat. Izurriteak kontrolatzeaz arduratzen den Irabia Control de Plagas enpresa arduratuko da lan horietaz. Herriko puntu askotan arituko da, prebentzio-neurriekin, animalia horien hazkundea ekiditeko. Udal teknikariekin elkarlanean dabiltza prebentzio kanpaina diseinatzen eta datozen asteetan hasiko dira eskuhartzeekin.

Iban San Martin Obra, Zerbitzu eta Bizi Kalitateko udal zinegotziak jakinarazi du udalak aldian-aldian egiten dituela mota honetako kanpainak arratoien eta bestelako izurriteen ugaritzea prebenitzeko herriko kaleetan eta lorategietan. "Ohiko kanpainez gain, momentuan behar diren eskuhartzeak eta neurri zuzentzaileak ere gauzatzen dira hala beharko balitz", gaineratu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide