Miren Salmeronek Mapas y universos liburuan bildu du autozainketari eta osasun integralari eskainitako 34 urteetako esperientzia, eta bihar arratsaldean Photomuseumen aurkeztuko du. Osteopata legazpiarraren iburuak irakurlea hartzen da protagonistatzat, hizkera teorikoak eta metodologikoak alde batera utzita, azalpenak modu ulergarrian plazaratzeko..
Liburuaren ideia pandemia ondoren sortu zitzaiola jakitera eman zion Goierriko Hitzari eskainiko elkarrizketan , «egoera harekin osasuna eta autozainketa kudeatzeko sortu zen beharra ikusita». Gai horren inguruan hitzaldi sorta bat egin zuen, osasun aktiboaren gaia jorratuz, eta haien mamiarekin libururako eskema bazuela konturatuta animatu zen liburua osatzera.
Bihar, Photomuseumen azalduko ditu liburuaren nondik norako guztiak, 18:00etatik aurrera, Gela programaren barruan. Sarrera librea izango da, beti bezala, edukiera bete arte.