Itulazabalgo urmaeletara irteera antolatu dute larunbaterako

Enara Ariznabarreta

Itulazabalgo hezegunea. (Zarauzko Udala)

Aranzadi zientzia elkarteko Ion Garinen gidaritzapean, urmaeletako anfibio, narrasti eta odonatuak ezagutuko dituzte. Gainera, bertaratzen direnek urmaelak hobetzeko auzolana ere egingo dute.

Eraztun Berde Urdinak antolatuta, Itulazabalgo urmaeletara irteera  egingo dute etzi. Itulazabalgo zuhaiztian bertan elkartuko dira 10:00etan, eta Aranzadi zientzia elkarteko Ion Garinen gidaritzapean, urmaeletako anfibio, narrasti eta odonatuak ezagutuko dituzte, eta urmaelak hobetzeko auzolana egingo dute.

Bertaratu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena eraztunberdeurdina@zarautz.eus helbidera idatzi edota 943-00 51 09 telefono zenbakira deituta.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide