Naza dokumentalaren beste emanaldi bat eskainiko dute bihar, osteguna, Modelo zinema aretoan, 19:30ean hasita. Atzo eskaini zuten ikus-entzunezkoa Zarautzen, eta harrera ona izan zuenez, beste hitzordu bat jarri dute.
Yuval Abraham eta Rachel Szor zinemagile eta ikerketa kazetari israeldarrek zuzendutako lana da Naza. Oihartzuna eta polemika eragin ditu ikus-entzunezkoak nazioartean, Israelgo armadak Gazako erasoetan adimen artifiziala eta zaintza automatizatua nola erabili dituen erakusten duelako lanak.
Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zuten dokumentala, eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. Donostiako Zinemaldian, berriz, Europako film onenari ikusleek ematen dioten saria irabazi zuen.