Munduko Surf txapelketan ariko diren kirolarien zerrenda kaleratu du Espainiako Surf Federazioak, eta tartean dira Zarauzko bi surflari: Nadia Erostarbe eta Ruben Vitoria. Punta Rocasen (Peru) izango da txapelketa azaroaren 6tik 15era, eta beraz, han izango dira bi kirolariak.
Orotara, sei surflarik ordezkatuko dute Espainia Munduko Txapelketan. Gizonetan Vitoriarekin batera osatuko dute taldea Conor Doneganek eta Yago Dominguezek; emakumeetan, berriz, Erostarbez gain, Ariane Otxoak eta Janire Gonzalez-Etxabarrik. Entrenatzaile taldea, berriz, Ricardo Bilbaok, Luis Perezek, Yumei Gonzalezek, Luis Moralesek eta Andres Oterok osatuko dute.