Oier Gaston organistak kontzertua eskainiko du etzi

Eneko Eizagirre Perez

Oier Gaston. (Goiberri.eus)

Frantziskotarren elizan izango da musikari urretxuarra, 20:15etik aurrera.

Euskal Herriko hainbat herritan emanaldi ugari eman ondoren, Zarautzen izango du hitzordua Oier Gaston organista gazteak. Larunbat honetan, Frantziskotarren elizan izango da, 20:15etik aurrera. Musikari urretxuarraren ibilbidea laburra baina oso oparoa izan da, eta egun, Alegiako parrokiako organista titularra da. Errepertorio zabala eskaintzeko prest, etzi kontzertu interesgarria eskainiko du Gastonek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide