Aurtengo Bertsio Gauak jada badu data: abenduaren 18an izango da. Urtero legez, herritarrak oholtza gainera igotzeko aukera izango dute Hiruputzu gaztetxean, eta gustukoen duten musika taldeen abestiak jo ahal izang dituzte festa giroan. Taldeek izena emateko azken eguna azaroaren 18a izango dute. Egun horretan izango da gaua antolatzeko egingo den lehen bilera, eta ezinebestekoa izango da talde bakoitzeko ordezkari bat bertaratzea. Aurten ere, Hiruputzu gaztetxeak entseguak egiteko tokia utziko die parte hartzaileei.