Naza izeneko dokumentala emango dute gaur, 19:30ean, Modelo zinema aretoan. Yuval Abraham eta Rachel Szor zinemagile eta ikerketa kazetari israeldarrek zuzendutako lana da. Oihartzuna eta polemika eragin ditu ikus-entzunezkoak nazioartean, Israelgo armadak Gazako erasoetan adimen artifiziala eta zaintza automatizatua nola erabili dituen erakusten duelako.
Honela dio sinopsiak: "Tel Aviveko teilatuetan gauez filmatutako filmak xehetasun osoz erakusten ditu Israelgo tropek Gazan masan eta nahita egindako zibil palestinarren hilketaren atzean dauden mekanismoak. Naza da Israelgo armadak biktima zibilak albo-kalte izendatzeko erabiltzen duen hitza".
Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zuten dokumentala, eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. Donostiako Zinemaldian, berriz, Europako film onenaren ikusleen saria irabazi zuen.