Aialaren lehen garaipena eta Amenabarri garaipenak ihes

Aritz Mutiozabal

Aialako jokalariak, garaipena lortu berritan. (ZKE Eskubaloia)

24-1ko emaitzarekin gailendu ziren emakumezkoak Malkaitz taldearen aurka, defentsa indartsua ezarri ondoren. Gizonezkoek eskura izan zuten haien ligako lehen garaipena, baina azken bost minutuetan galdu egin zuten Cisneren aurka.

Pontevedrako Cisne taldearen aurka neurtu zituen indarrak Amenabar Zarautzek larunbat arratsaldean, Aritzbalatalden. Azken partidetan gertatzen ari zaion zorte txar berarekin egin zuten topo kortsarioek azlken jardunaldian: norgehiagoka osoan aurretik izan ziren markagailuan, baina azken bost minutuetan galdu egin zuten.

Dinamika oso onarekin hasi ziren lehian, eta atsedenaldira hiru goleko aldearekin iritsi ziren, 14-11koarekin. Bigarren zati ia osoan ere aurretik joan ziren, eta 53. minuruan ere 3 goleko abantailarekin zeuden markagailuan. Partida amaieran, ordea, ezin izan zuten ordura arteko joko ona borobildu, eta azkenean 29-31 galdu zuten. Ligako lehen garaipena gertu dute, baina kostatzen ari zaie.

Aiala Zarautzek ligako lehen garaipena erdietsi zuen etxeak, Malkaitz taldeari 24-16 irabazita. Lehen zatian pareko samar joan zen bien artekoa, baina zarauztarrak aurretik bukatu zuten 10-7koarekin. Bigarren zatian, atsedenalditik bueltan, Aialaren defentsa irmoak bere fruituak eman zituen, eta aurkariek atea ikusten ez zuten bitartean, etxekoek markagailuan gorantz egin zuten norgehiagoka eroso irabaziz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide