Nahia Zarauzko artisauen eta artisten elkartearen ekimenez, Urriko V. Azoka ari dira egiten gaur Lege Zaharren Enparantzan. Guztira, 25 postu ditu azokak, eta horietan eskuz egindako produktuak zein sortzaileak ezagutzeko aukera dute herritarrek.
Esaterako, mota guztietako bitxiak, arropa ugari, diseinu originaldun poltsak eta ipuinak eskuratu ahal izango dituzte azokara gerturatzen direnek. Hain justu ere, azoka 20:00etara arte egongo da zabalik.
Gainera, Nahiak jakinarazi du bertako postuetan erosteak saria izan dezakeela: Iruña jatetxean bi pertsonentzako jatordua zozkatuko dute erosleen artean.