Zirika euskara elkartearen, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) eta Zarauzko Udalaren ekimenez, Errigora, sustraitik espaziora dokumentala ikusi ahal izango da hilaren amaieran Zarautzen. Urriaren 28an, asteazkenez, eskainiko dute ikus-entzunezkoa, 18:30ean, Etxezabala aretoan.
Dokumentalak Errigora egitasmoaren jarduna eta hausnarketak barrutik ezagutzeko aukera emango dio ikusleari, kontserba etxeko produkzio lerrotik hasi eta euskararen aldeko Santxikorrota lasterketaraino. 2013an ospatu zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zuena. Hamahiru urte beranduago, beharrak hor jarraitzen du. Hala ere, hamar urteko bidean erein diren haziak ere hasiak dira loreak ematen, eta hori islatu nahi du dokumentalak.