Murkilek banatu ditu Sari-Jasa Ginkana kanpainako sariak

Aritz Mutiozabal

Kanpainako irabazleetako batzuk eta Murkil elkarteko hainbat batzordekide, sari banaketan. (Murkil)

Arantxa Alkainentzat izan da 500 euroko erosketa txartela. Horrez gain, 100 euroko beste hamabost erosketa txartel zozkatu ditu bezeroen artean.

Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak Sari-Jasa Ginkana kanpainaren zozketa egin du, eta Arantxa Alkainek irabazi du 500 euroko erosketa txartela. Era berean, 100 euroko balioa duten hamabost erosketa txartel ere zozkatu ditu, eta ondorengo hauek izan dira irabazleak: Montse Garro, Olatz Lizarralde, Mari Carmen Aizpurua, Patxi Mackle, Inaxio Zubimendi, Ramon Urkola, Edurne Segurola, Josune Zabala, Ana Mari Esnal, Arantza Urriategi, Ana Elena Aldabaldetreku, Jon Etxaniz, Maialen Andiarena, Nerea Aristi eta Mari Mar Manterola.

Bestalde, Murkilek gogoratu du urriaren18ra bitartean fidelizaziotxartelarekin egindako erosketak doan atera daitezkeela. Kanpainaren baldintzak eta txartelaren abantailak elkartearen webgunean  ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide