Gaurtik hasita asteartera bitarte hiru film eskainiko dituzte Modelo aretoan. David Ayerek zuzendutako eta Brad Pitt antzeztutako ekoizpena da En el corazon de la bestia, eta lau egunetan izango da ikusgai Modelo aretoan. Duela aste batzuk aurkeztu zuten Donostiako zinemaldian, lehiaketatik kanpo, eta militar ohi baten eta haren zakurraren arteko harremanari buruzko istorioa da . Hegazkin istripu baten ondoren, James Belmont protagonista eta Odin bere borroka txakurra Alaskako mendietan harrapatuta geratzen dira. Bertatik ihes egiteko saiakeran, natura bilakatuko zaie etsairik handiena.
Familia osoari eskainiko asteburu honetako proposamena, berriz, Dreamworks etxearen La isla olvidada animaziozko fima izango da. Jok eta Raissak dira protagonistak, eta Nakali uhartera eramaten duen ate misteriotsu bat aurkitzen du bikoteak. Uhartean, beren familiak kontatzen zizkien istorioetan agertzen ziren izaki magiko eta mitologikoekin topo egingo dute. Uharte galdu honetan gertatutako bizipenak kontatzen dituzte pelikulan.
Astearteko zineklub saioan, Naza filma emango dute jatorrizko hizkuntzan. Tel Aviveko teilatuetan filmatuta, xehetasun osoz erakusten dute filmean Israelgo tropek Gazan egindako zibil palestinarren hilketen atzean dagoen funtzionamendua.