Lehiaketara atera dituzte Talaimendi bidean espaloia eraikitzeko lanak

Aritz Mutiozabal

Talaimendi bidea. (Carlos Bengoa Puente)

1.057.002,05 eurokoa da lizitariozaren aurrekontua, eta zazpi hilabete eta erdiko epea izango du enpresa esleipendunak obrak bukatzeko.

Zarauzko Udalak lizitaziora atera ditu Talaimendi bidean espaloia eraikitzeko lanak, txaleten urbanizazioa eta Gran Camping Zarautz lotuko dituen oinezko zatia, alegia. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.057.002,05 eurokoa da (873.555,41 euro + 183.446,64 euro BEZ), eta enpresa esleipendunak zazpi hilabete eta erdiko epea izango du obrak bukatzeko.

Zarauzko Udalak proiektua idazteko enkargua Girder Ingenieros enpresari eskatu zion, eta Miguel Angel Otero Barreiro ingeniaria arduratu da horretaz. Obrak egiteko adjudikatzen den enpresak zorrotz jaraitu beharko du proiektua, eta, halaber, kontratuan azaltzen diren agiri, baldintza eta oinarri guztiak bete beharko ditu.

Udalak bere garaian azalduz uen zarauztarrek eta bisitariek aspalditik egina zutela Talaimendiko errepidean espaloia egiteko eskaria. Jende ugari ibiltzen den pasealeku izanik, oinezkoen segurtasuna hobetzeko asmoz egingo dute azpiegitura berria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide