Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian

Intza Trula

Herritarrak kantujira batean. (Julene Sorarrain)

12:00etan abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik, eta goiz osoan zehar herriko kaleetan barrena ibiliko dira. Zarauzko Txistulariak taldeak doinuz jantziko ditu txokoak, eta Izarra Aristi eta Mertxe Isasti ariko dira zuzendari lanetan.

Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. 12:00etan elkartuko dira, eta goiz osoan zehar herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, horiek musikarekin alaituz.

Hain justu, Izarra Aristi eta Mertxe Isasti izango dira zuzendari biharkoan, eta Zarauzko Txistulariak arituko dira musikari lanetan. Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide