Eskola Kirolaren Aldeko Plataformak (EKAP) antolatuta, bihar arratsaldean Nor-Gehiagoka izeneko erakusketa zabalduko dute Garoa liburu dendan. Kirolean izaten diren jarrera desegokien eta lehiakortasun goiztiarraren inguruan hausnarketa egitera gonbidatun nahi dituzte ikusleak. Horretarako, Euskal Herriko zenbait kirolari, idazle, bertsolari, pedagogo eta irakasleren hitzekin eta Iñaki Zinkunegi Larrañagaren argazkiekin osatu dute mostra.
Irekiera ekitaldia 19:00etan izango da, eta bertan, Eskola Kirolaren Aldeko Plataformako kideez gain, Luis Mari Zulaika EHUko irakasle zarauztarrak hartuko parte hitza hartuz. Erakusketa azaroaren 20ra arte egongo da ikusgai.