Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela itxita egongo da denbora batez. Izan ere, bertako estalpean konponketa lanak egiten ari dira, eta obrak egin bitartean espazioa ixtea erabaki dute.
Dena den, horren ordez, Sanz Eneako ikasgela erabili ahal izango dute herritarrek: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango du, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara artekoa.