Melodia zainetan darama. Esnatzen den momentutik oheratzen den arte abesten ari dela dio. Kantua bizigai bihurtu du Jaione Eskuderok, eta pasio hori Zarautz Abesbatzan sustatu du hamarkadaz hamarkada. Zuzendari bezala, zorrotza dela onartzen du. Azken finean, talde batek ongi afinatuta interpretatzeko gakoa hori delako. Eta hori hala izan dadin, zenbait maisu izan ditu gaztaroan; estimatuena, zalantzarik gabe, Manolo Urbieta du.