Asko merezitako garaipena eskuratu dute ZKE futboleko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek

Enara Ariznabarreta

ZKE futboleko emakumezkoen lehen taldea Astin, larunbatean. (ZKE Futbola)

Arratiaren aurka eskuratu zuten denboraldiko lehen garaipena ZKE futboleko emakumezkoen lehen taldeak. Era berean, Ohorezko Erregionaleko gizonezkoek 1-2 garaitu zuten Zumaiako.

ZKE futboleko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek asko merezitako garaipena lortu dute asteburu honetan. Gizonezkoek hasiera benetan borobila eman zioten denboraldiari, eta nahiz eta hirugarren jardunaldia irabazterik ez izan, laugarren honetan berriz ere erakutsi dute maila. Emakumezkoek, berriz, denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute.

Ostiral iluntzean jokatu zuten laugarren jardunaldia Zumaiako futbol taldearen aurka, Aita Mari zelaian, eta 1-2 amaitu zuten norgehiagoka. Hasiera bikaina eman zioten derbiari zarauztarrek, eta gol bat aurretik hasi zuten partida. Atsedenaldira iritsi aurretik, zumaiarrek margakailua berdintzea lortu zuten. Bigarren zatian, Zumaiakok gogor estutu zuen, baina zarauztarrek beste gol bat sartu, eta garaipena eskuratu zuten.

Emakumeek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten larunbat arratsaldean. Arratiaren aurka neurtu zituzten indarrak, eta 4-1 amaitu zuten Euskal Ligako hirugarren jardunaldia. Gogotsu hasi zuten partida zarauztarrek, baina arratiarrak izan ziren markagailua estreinatzen lehenengoak. Hala ere, berdinketarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira. Atsedenalditik bueltan, zarauztarrek hiru gol gehiago sartu, eta asko merezitako garaipena eskuratu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide