Asteartean hasi zuten Twin Fin Invitational surf txapelketa, eta urriaren 6ra arte luzatuko da. Egitarau oparoa antolatu dute gelditzen diren egunetarako, eta surfaz gain, besteak beste, kontzertuez eta dokumentalen emanaldiez gozatu ahal izango da. Giro paregabea izan da gaur goizean malekoian, eta jende ugari bildu da Pukas surf eskolaren aurrean surf egunaz gozatzeko.
Aurrera jarraituko du arratsaldean txapelketak, eta 16:00etatik 18:00etara skate txapelketa jokatuko dute skateparkean. Jarraian, Dr Murge eta Rotten Falafel taldeek kontzertua eskainiko dute gaurko jardunaldiari amaiera emateko. Datozen egunetarako ere beste hainbat jardunaldi antolatu dituzte.
Bihar, astelehena:
- 07:00-18:00. Surf eguna, Pukas surf eskolaren aurrean.
Etzi, asteartea:
- 20:00-22:00. Bozketa, Shelter tabernan.
- 22:00. Sari banaketa eta Mario Azurza DJa, Shelter tabernan.