Gaur emango diote amaiera Adarretatik musika jaialdiaren bederatzigarren edizioari. Azken kontzertua Femmm Jazz Vocal taldeak eskainiko du, eta hasiera batean Muska Plazan egitekoak ziren arren, azkenean, Duke Eneako agertoki nagusira igoko da lau emakume gaztek osatutako ahots-taldea.
Jazz eta pop doinuz jantziko dute malekoia 18:30etatik 20:00etara, eta igande arrantsalde paregabeaz gozatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.