Goraino bete da gaur Zazpi kultur aretoa 23. Mario Onaindiaren Omenaldiko sari banaketa ekitaldia jarraitzeko. Aurten, Nicolas Sartorius abokatu, politikari, kazetari eta saiakeragile donostiarrari egin diote aitortza, eta alderdi sozialistako hainbat ordezkari izan dira bertan, hala nola, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendari Pablo Garcia Astrain, eta Zarauzko Udaleko zinegotzi Gloria Vazquez.
Urtero bezala, Mario Onaindia Fundazioko kide Alberto Agirrezabalek eman dio hasiera ekitaldiari. Ondoren, Unai Sordo Langile Komisioetako idazkari nagusiak sarituari zuzendutako esker hitzak izan ditu, eta Sartoriusen inguruan aritu da hizketan: "Espainian gertatzen ari dena interpretatzeko duen bizkortasunak eta gauzak iradokitzeko duen proaktibitateak asko hunkitzen nau". Gainera, Sartorius erreferente gisa deskribatu du, eta "50eko hamarkadaren erdialdetik Espainia izan zenaren narratiba ongien deskribatu duen pertsona" dela ere nabarmendu du, besteak beste.
Ondoren, Felipe Juaristik olerki bat errezitatu du, ekitaldirako bereziki prestatutakoa.Une goreneran, Esozi Leturiondo Onaindiaren alargunak Agustin Ibarrola eginiko oroigarria eman dio Nicolas Sartoriusi. Amaitzeko, urtero bezala, omenaldia biribiltzeko, Imanol Larzabalen Ausencia abestia kantatu dute elkarrekin.