Eggpunk eta garaje doinuetan murgilduko da Hiruputzu gaztetxea igandean, 21:00etatik aurrera. Flippeur eta Bidett taldeak arituko dira oholtzaren gainean. Lehenak Paristik datoz eta eggpunk musika freskoa ekarriko dute Zarauzko gaztetxera. Bigarren taldeak, berriz, etxean izango du agerraldia, izan ere, hein batean, eskualdeko musikariek osatzen dute taldea. Horien kasuan, lehenengo diskoa aurkeztuko dute igandeko kontzertuan.
Getariako Graka kolektiboak eta Hiruputzuk elkarlanean antolatu dituzte igandeko kontzertuak.