Adimen artifizialaren inguruko bigarren saioa, gaur Photomuseumen

Intza Trula

Adimen artifiziala. (Pixabay)

Gela programaren barruko saioa izango da, 18:00etan hasita, eta doako sarrerarekin. Besteak beste, adimen artifiziala egunerokotasunean erabiltzeak zein ondorio izan ditzakeen hitz egingo dute.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, adimen artifizialaz jardungo dute gaur bigarrengoz. 18:00etan hasiko da saioa, Photomuseumen bertan, doako sarrerarekin.

Gaurkoan, adimen artifiziala egunerokotasunaren parte bilakatzeak zein ondorio izan ditzakeen aztertuko dute. Memoria, identitatea, harremanak eta oroitzapenak izango dira saio honetako gai nagusiak, hain justu ere. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide