Guardia Zibilak herrian gertatutako iruzur saiakera baten berri eman du: jakitera eman duenez, polizia erakundearen identitatea ordezkatu, eta mezu faltsua jaso duela salatu du Zarauzko bizilagun batek.
Salatzaileak Guardia Zibilak Eibarren (Gipuzkoa) duen egoitzan kontatu zuenez, haur pornografiarekin lotutako prozedura bati lotutako ikerketan inplikatuta zegoela zioen mezu elektroniko bat jaso zuen. Gainera, 72 orduko epean Adingabeen Babeserako Brigadarekin harremanetan jarri ezean, atxilotu egingo zutela zioen mezuak.
Iruzurren aurrean, Guardia Zibilak "adi egoteko" gomendioa egin die herritarrei. "Garrantzitsua da mezu susmagarriei ez erantzutea, datu pertsonalik eta bankuko daturik ez ematea eta, batez ere, jatorria egiaztatu gabe duten artxiborik ez deskargatzea eta estekarik ez irekitzea", egin du azpimarra.