Urriaren 24an eta 25ean jokatuko dute Ibon Imazen 30. Oroimenezko Surf Txapelketa

Intza Trula

Ibon Imazen oroimenezko Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. (ZSE)

Zarauzko Surf Elkarteak jakitera eman duenez, aurki zabalduko dute bertan izena emateko aukera. Pertsona bakoitzak kategoria bakarrean eman ahal izango du izena, 15 euro ordainduta.

Ibon Imazen 30. Oroimenezko Surf Txapelketa herrikoia jokatuko dute hilabete honen amaieran, Zarauzko Surf Elkartearen ekimenez. Zehazki, urriaren 24an eta 25ean izango da kirol hitzordua, Borghetto eta Desertu Txikia inguruan.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurki zabalduko dute bertan izena emateko aukera. Era berean, ohartarazi dute pertsona bakoitzak kategoria bakarrean eman ahal izango duela izena, eta 15 euro ordaindu beharko dituela. Informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko da harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide