'Nuda propiedad' eta 'Kangaroo: Una aventura en Australia' filmak eskainiko dituzte egunotan

Eneko Eizagirre Perez

Gaurtik astelehenera bitarte emango dituzte Modelo aretoan, Horrez gain, azken asteburuko arrakasta ikusita, gaur berriro emango dute La bola negra.

Ohikoa ez den arren, asteburu honetan hiru filmek osatuko dute Modelo zinema aretoko egitaraua. Hain justu ere, La bola negra arrakastatsua azken aldiz emango dute gaur; Kangaroo: Una aventura en Australia pelikula emango dute gaur eta bihar, azken egunekoa saio bikoitza izanda. Azkenik, Nuda propiedad ikusi ahal izango da bihar eta etzi.

La bola negra Javier Ambrossi eta Javier Calvoren azken lanak izan duen arrakasta ikusita, azken aldiz emango dute filma Modelon, gaur, 19:00etan. Federico Garcia Lorcaren amaitu gabeko azken lanetako batean oinarritzen den pelikulak, elkar konektatuta dauden hiru gizonen istorioen inguruan hitz egiten du.

Halaber, gaur eta igandea izango dira Kangaroo: Una aventura en Australia  filma ikusgai egongo diren bi egunak. 16:45ean izango da hitzordua bi egunetan. Ryan Corr, Lily Whiteley eta Deborah Mailman aktoreek osatzen dute pelikularen protagonisten zerrenda, besteak beste. Australia barnealdeko herri batean gertatzen den laguntasun bitxi baten ingurukoa da filma.

Azkenik, Nuda propiedad  filma hiru aldiz emango dute Modelon. Bihar 19:15ean izango da lehen saioa, eta astelehenean 17:00etan eta 19:30ean eskainiko dute. Alberto Uteraren azken lanaren abiapuntua da etxebizitza bat erosi berri duen bikote gazte baten istorioa. Etxebizitzaren arazoa erdigunean jarrita, arrakalak, prekarietatea eta frustrazioa islatzen ditu filmak, umore beltza erabiliz erreminta gisa. Susana Abaitua eta Maxi Iglesias aktoreak dira filmeko protagonistak.

Urriaren 5a izango da Ikusleen Eguna, astelehena. Horregatik, sarrerek prezio berezia izango dute egun horretan. Hiru filmetako sarrerak Modeloko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.

Gaur, larunbata
 
  • 16:45. Kangaroo: Una aventura en Australia.
  • 19:00. La bola negra.
Bihar, igandea
 
  • 16:45. Kangaroo: Una aventura en Australia
  • 19:15. Nuda propiedad.
Etzi, astelehena
 
  • 17:00. Nuda propiedad.
  • 19:30. Nuda propiedad.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide