Uhera irakurle taldeak datozen hilabeteetarako aurreikusitako hitzorduen berri emango du gaur. 19:00etan izango da aurkezpen ekitaldia, Hiruputzu gaztetxean. Gainera, estreinakoz, aurkezpenaren ondoren Pintxo-po(é)tea egingo dute: pintxoak, tragoak eta poemak partekatzeko espazioa izango da, hain justu.
Irakurketa saioei dagokienez, bi saio deitu dituzte datozen hilabeteetarako. Lehenengoa, urriaren 25ean, Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaz izango da. Bigarrena, urriaren 22an, Elaine Vilar Madrugaren La tiranía de las moscas liburuaz. Horrez aparte, abenduaren 27an Pintxo-po(é)tea egingo dute bigarrenez.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio guztiak Hiruputzu gaztetxean izango dira, eta denetan jatekoa, edatekoa eta "jende jatorra" egongo da.